0
Orokorra

KO! RRI! KA!

Martxoaren 27an 24. Korrika Aiaraldeatik igaroko da. Nahiz eta Urduñara ez heldu Urduña Herri Eskolak Etxaurren Ikastolarekin bat egingo du Korrikan parte hartzeko. 2345 km-a egokitu zaigu, Menagarai eta Arespalditza artean. Gaueko 00:09tan izango da. 

Giroa pixka bat berotzeko eta komunitatean tarte atsegin bat pasatzeko, Etxaurren Ikastolako IGEk txokolatada bat antolatu du 23:00etan. 

Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu! Eta gogoratu… EUSKARA GARA!