Urduña Herri Eskolan arduraz tratatzen ditugu datu pertsonalak eta indarrean dagoen datuen babesari buruzko araudia zorrotz betetzen dugu, besteak beste, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra edo DBEO) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko legea.


1. Datuen tratamenduaren arduraduna

Erakundea: Urduña Herri Eskola
Helbidea: San Frantzisko 3, 48460 Urduña, Bizkaia
Telefonoa: 945 383 504
Posta elektronikoa: 014379aa@hezkuntza.net


2. Datuen tratamenduaren printzipioak

DBEOk ezarritako printzipio hauek betetzen ditugu datu pertsonalen tratamenduan:

  • Zilegitasuna, leialtasuna eta gardentasuna: Datuak modu zilegi, leial eta garden batean tratatzen dira, interesdunaren baimenarekin edo legezko betebeharrak betetzeko, kontratu bat gauzatzeko edo legezko interes legitimo bat babesteko.

  • Helburuen mugaketa: Datuak soilik politika honetan adierazitako helburuetarako erabiliko dira.

  • Datuen minimizazioa: Eskatzen diren datuak bakarrik biltzen dira, ikastolako jardueren kudeaketa eta harremanetarako behar-beharrezkoak direnak.

  • Zehaztasuna: Datuak eguneratuta eta zehatz mantentzen dira. Erabiltzaileek edo interesdunek datuen aldaketak jakinarazi behar dituzte.

  • Kontserbazio-epearen mugaketa: Datuak behar den denboran baino ez dira gordeko, ondoren ezabatuko dira.

  • Osotasuna eta konfidentzialtasuna: Datuak babesteko neurri tekniko eta antolakuntza-neurri egokiak hartzen dira.


3. Tratatutako datu pertsonalen kategoriak

Tratatutako datuak hauek dira, erabiltzaileek emandakoak:

  • Harremanetarako formularioaren bidez jasotako datuak: Izena, helbide elektronikoa, telefonoa eta mezuaren edukia.

  • Izen-emate edo eskolako izapideei lotutako datuak: Ikasleen eta familiako arduradunen datuak, matrikula, baimenak eta bestelako dokumentuak.

Ez dira tratatzen datu bereziak (osasunari, sindikatu-afiliazioari edo zigor-aurrekari penalekin lotutakoak) salbu eta beharrezkoa bada eta dagokion baimen esplizitua jasotzen bada.


4. Datuen jatorria

Datu pertsonalak zuzenean interesdunek edo haien ordezkariek ematen dituzte, inprimaki digitalen bidez, telefonoz edo posta elektronikoz.


5. Datuen tratamenduaren helburua

Datu pertsonalak honako helburu hauekin tratatzen dira:

  • Harremanetarako formularioa: Kontsultak, eskaerak edo informazio-eskaerak kudeatzeko.

  • Eskolako jardueren inguruko izapideak: Matrikulak, baimenak eta familien komunikazioa kudeatzeko.

  • Iradokizunak, kexak edo balorazioak jasotzea eta horiei erantzutea.

Ez dira profilen automatizatutako tratamenduak egiten.


6. Tratamenduaren oinarri juridikoa

Datuen tratamendua oinarritzen da:

  • Interesdunaren baimenean, kontsultak edo harreman-inprimaki bidezko mezuak jasotzeko.

  • Hezkuntza-jardueren kudeaketa beharrezkoa denean, legezko betebeharrak betetzeko edo interes legitimo bat babesteko.


7. Datuen hartzaileak

Ez dira datuak hirugarrenei lagatzen, salbu eta legezko betebehar bat betetzeko edo eskolako zerbitzuak emateko beharrezkoa denean (hala nola, hezkuntza-administrazioak, aseguruak, jantokia edo garraioa kudeatzen duten enpresak…).


8. Kontserbazio-epea

Datuak beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, eta, ondoren, aplikatu beharreko lege-epemugak betetzeko epeetan.

9. Erabiltzaileen eskubideak

Erabiltzaileek honako eskubide hauek dituzte:

  • Atzitzeko eskubidea: Zein datu tratatzen diren jakiteko.

  • Zuzentzeko eskubidea: Datu okerrak edo osatugabeak aldatzeko.

  • Ezabatzeko eskubidea (ahazteko eskubidea): Datuak ezabatzeko, beharrezkoak ez direnean.

  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: Zenbait kasutan tratamendua mugatzeko.

  • Portabilitatea: Datuak egitura zehatz batean jasotzea eta beste arduradun bati helaraztea.

  • Aurkaratzeko eskubidea: Datuen tratamenduari uko egiteko kasu jakinetan.


10. Nola gauzatu eskubideak

Eskubide horiek gauzatzeko, interesdunek eskabide bat bidali behar dute posta arruntez edo posta elektronikoz honako helbide honetara:

Helbidea: Foru kalea 20, 48460 Urduña (Bizkaia)
Emaila: [sartu helbide elektronikoa]

Eskolak indarrean dagoen araudiak ezarritako epeen barruan erantzungo du.


11. Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioak

Datuen tratamendua ez dela behar bezala kudeatu uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu:

  • Webgunea: www.aepd.es

  • Helbidea: Jorge Juan kalea, 6 – 28001 Madrid


12. Segurtasuna

Eskolak datu pertsonalak babesteko neurri tekniko eta antolakuntzako egokiak ezarri ditu DBEOren 32. artikuluarekin bat.


13. Isilpekotasun betebeharra

Datu pertsonaletara sarbidea duten ikastolako langile eta kolaboratzaile guztiek isilpekotasun betebeharra dute, baita lan-harremana amaitu ondoren ere.


14. Adingabeek webgunea erabiltzea

Adingabeek webgunearen erabilerari buruzko informazio zehatza Lege-oharrean kontsulta daiteke.


15. Cookieak

Cookieak erabiltzen dira nabigazioa errazteko eta erabiltzaileen lehentasunak gogoratzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu webguneko cookieen politika.

Testua eguneratua: 2025eko otsailaren 10ean.