Herritik eta herriarentzat sortutako eskola gara. Herritar talde txiki eta anitz batek amestu eta egi bihurtu zuen proiektua gara. Oztopoak oztopo, bidea egin eta baratze oparoak izandako lurretan eraiki zuten etxea. Lurrari errotu eta hazten irakatsi ziguten, maitasunetik.
Gaur egun eskarmentu handiko komunitatea garela esan dezakegu harro. Zaintzaren pedagogia oinarri, haurraren garapen prozesuan bidelagun gara. Hezkuntza berrikuntzen eskutik, ikaslearen irteera profila trebakuntzarik gorenera eraman nahi dugu, giza eta balibide material guztiak horra bideratuz. Euskaratik, gizartearekin kritiko, jasangarritasunarekin konprometitu eta sortzaileak diren belaunaldi berriak loratzear daude.
Errotu, lurra, herria, eskola.
Haur / ikaslearen bidelagun izatea, edozein egoeraren aurrean modu konpetentean erantzuten jakiteko eta komunitatearen parte eraikitzaile izateko.
Urduña Herri Eskola espazio naturalizatu batean eta ekosistemetan murgilduta, umearen garapen prozesuan bidelagun da. Ikasleen interesaren araberako mugimendu librean oinarrituz eta ebaluazio hezitzailea bermatuz, eskola-komunitatearen begirada aldaketa elkarrekin eraikitzeko.
Esperientzia onenak eskaintzeko, gailuen gisako teknologiak erabiltzen ditugu informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia horiek erabiltzeak aukera emango digu datuak prozesatzeko, hala nola nabigatzeko portaera edo webgune honetan dauden identifikazio bereziak. Ez onartzeak edo ez onartzeak eragin kaltegarria izan dezake zenbait ezaugarri eta funtziotan.