0
Orokorra

Urduñako Korrika Txikia

Martxoaren 23an Urduñako Korrika Txikia ospatuko dugu. 

HH2 eta HH3ko umeak goizean irtengo dira, 11ak aldera, eta Haurreskola ondoan dagoen saskibaloi kantxan jai txiki bat ospatuko dute Haurreskolako lagunekin batera. Eskolako irakasleekin ospatuko den ekitalditxoa izango da; beraz, familiei eskatu nahi dizuegu, mesedez, umeengana asko ez gerturatzea, dinamika lasaitasunez aurerra eramateko eta umeak ez urduritzeko.

Arratsaldean, gainerako taldeekin ospatuko dugu Korrika Txikia. 15:00etan abiatuko da eta lekukoa maila batetik bestera igaro eta gero Foru plazara helduko gara. Bertan, manifestua irakurriko dugu. Bukatutakoan, eskolara bueltatuko gara.

16:30etan, familiekin, Kokorikoren diskofestaz gozatzeko aukera izango dugu.