Urduña Herri Eskola haurra erdigunean jartzen duen komunitate eraldatzailea gara. Beraz, maitasunetik, zaintza eta elkar-zaintza, errespetua, enpatia, begirunea eskertza eta eskuzabaltasunen baloreak gure oinarri dira.
Hezkuntza-printzipioak
Gure eguneroko jardunak ezaugarri propioak ditu eta Eskolako Hezkuntza Proiektua du oinarri.
Euskalduna
Ingurunean errotuta, berezko curriculumaren bidez euskal dimentsioa eta euskara sustatuko dituenikastetxea.
Garapen integrala
Ikasleen garapen integrala lortzen lagunduko duen ikastetxea, haien interesak eta beharrak kontuan izanik.
Anitza
Genero, sexu-orientazio, jatorri, edota kultura aniztasuna, elementu aberasgarri gisa ulertzen dituen eskola.
Elkarbizitza
Elkarbizitza hezkuntza-prozesuaren oinarri duen eskola. Giza balioetan oinarrituta, bizikidetza, giza
eskubideak eta giza betebeharren printzipioak bermatzen dituen ikastetxea.
Naturarekiko harremana
Begirada ekosoziala: Natura garela kontutan izanda espazio eta denbora hezitzaileak
birnaturalizatzea, zaintza emozionala helburu. Naturarekin aspaldidanik izan ditugun harremanak ezagutu eta etorkizunean naturarekiko harremanak aurreikusteko gaitasuna lortzea, elkar ulertzeko eta planetako izakiekin dugun harremana ulertzeko modu berri bat.
Eleaniztasunerantz
Euskara ardatz izanda hizkuntzen trataera integratu eta integrala bermatzen duena.
Partehartzailea, ekitatiboa eta herrikoia
Hezkuntza komunitatea oinarri, kide guztien esku-hartze aktiboa lortzeko bideak jartzen duen Eskola Hezkuntza Proiektua. Herriaren eta inguruko kultur ondarea ezagutu eta baloratzen duen eskola. Herriak eskeitzen dituen baliabideak ezagutu eta Curriculumarekin lotuz erabiltzen duena. Auzolanaren kulturari jarraituz. Norbanako bakoitzari behar duena eskainiz.
Berritzailea
Erronka berriei aurre egiteko prest dagoen ikastetxea: Etengabeko formazioa jaso eta baliabideakeguneratzen dituen eskola.
Laikoa
Erlijio eta sinesmen guztiekiko errespetuz, eskola laikoa eraikitzea helburu.
Baimena Kudeatu
Esperientzia onenak eskaintzeko, gailuen gisako teknologiak erabiltzen ditugu informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia horiek erabiltzeak aukera emango digu datuak prozesatzeko, hala nola nabigatzeko portaera edo webgune honetan dauden identifikazio bereziak. Ez onartzeak edo ez onartzeak eragin kaltegarria izan dezake zenbait ezaugarri eta funtziotan.
Funtzionala
Always active
Biltegiratze edo sarbide teknikoa ezinbestekoa da harpidedun edo erabiltzaileak espresuki eskatu duen zerbitzu jakin bat erabiltzea ahalbidetzeko helburu legitimoarengatik, edo komunikazio bat sare elektroniko baten bidez transmititzeko helburu bakarrarekin.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Estatistikak
Biltegiratze edo sarbide teknikoa estatistika helburuetarako soilik erabiltzen dena.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
Biltegiratze edo sarbide teknikoa beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko publizitatea bidaltzeko, edo erabiltzailea webgune batean edo hainbat webgunetan antzeko marketin-helburuekin jarraitzeko.