0
Orokorra

EEPJ 2025, ekainak 1, Urduña.

Ekainaren 1a, denon egutegi eta agendetan kolore biziz azpimarratu eta borobildutako eguna heltzear da! Tik tak, tik tak!

Ekainaren 1a, denon egutegi eta agendetan kolore biziz azpimarratu eta borobildutako eguna heltzear da! Tik tak, tik tak!

Egun osoko egitarau zabal eta anitza prest dago denontzako ekintza, ikuskizun eta proposamen zoragarriz betea: Makusi gunea, Go!azen telesaileko kideak, kontzertuak, herri bazkaria, jolasak, kale animazioa… dira, besteak beste, gure hiriko plaza, kale eta gune ezberdinak alaitzeaz arduratuko direnak.

Ez galdu aukera hau eta zatozte Urduñara gure LURRA, gure HERRIA eta gure ESKOLA bertatik bertara ezagutzera eta gu guztiokin egun berezi honetaz gozatzera. Besoak zabalik jasoko zaituztegu! Zuekin batera euskal eskola publikoaren jaia topera bizitzeko irrikitan gaude!

Eta abestiak dioen bezala: “Ongi etorri gure hirira… Denon artean ERROTU!”

Gora euskal eskola publikoa