Haur Hezkuntzan erabiliko den egitekoak Mugimendu autonomoa izango du oinarri. Hastapenetan bada ere, haurrak ekosistemetan mugitzen dira libreki: zientzia eta matematikak, hizkuntza(k) eta arteetan jarduteko, bereziki diseinatutako espazio eta materialak eskainiz.
Lehen Hezkuntza
Lehen Hezkuntzan, etapen arteko trantsizioa zaindu nahian, Zirkulazio librean oinarrituko gara. Ikaslea da bere ikaskuntza prozesuaren protagonista. Ikasleen autonomia eta lankidetza bultzatzen duen eredua. Betiere, ebaluzio hezitzailea bermatuko dugu.
Eskolako ibilbide osoan zehar helduaren zeregin nagusia haur/ikaslearen garapen eta ikasketa prozesuak akonpainatzea da, momentu bakoitzean dagoen abiapuntutik erronka berriak planteatuz eta beharrezko bitartekoak eskainiz.
Helduaren egiteko modu bateratu honek, modu kontzientean, entzute aktibo eta enpatikoa egitera garamatza. Komunikazio ez-bortitatzaren Marshall Rosenberg aldeko apostua egiten dugu. Etxekoa, bertakoa dugu Nere Mendizabalen eredua bera.
Hezkuntza komunitateak eraldatzeko gaitasuna duen ahalmenean sinistuta, familiekin elkarlanean gabiltza, haurraren garapen integrala helburu.