Baloreak

Urduña Herri Eskola haurra erdigunean jartzen duen komunitate eraldatzailea gara. Beraz, maitasunetik, zaintza eta elkar-zaintza, errespetua, enpatia, begirunea eskertza eta eskuzabaltasunen baloreak gure oinarri dira.

Hezkuntza-printzipioak

Gure eguneroko jardunak ezaugarri propioak ditu eta Eskolako Hezkuntza Proiektua du oinarri.

Euskalduna

Ingurunean errotuta, berezko curriculumaren bidez euskal dimentsioa eta euskara sustatuko dituenikastetxea.

Garapen integrala

Ikasleen garapen integrala lortzen lagunduko duen ikastetxea, haien interesak eta beharrak kontuan izanik.

Anitza

Genero, sexu-orientazio, jatorri, edota kultura aniztasuna, elementu aberasgarri gisa ulertzen dituen eskola.

Elkarbizitza

Elkarbizitza hezkuntza-prozesuaren oinarri duen eskola. Giza balioetan oinarrituta, bizikidetza, giza eskubideak eta giza betebeharren printzipioak bermatzen dituen ikastetxea.

Naturarekiko harremana

Begirada ekosoziala: Natura garela kontutan izanda espazio eta denbora hezitzaileak birnaturalizatzea, zaintza emozionala helburu. Naturarekin aspaldidanik izan ditugun harremanak ezagutu eta etorkizunean naturarekiko harremanak aurreikusteko gaitasuna lortzea, elkar ulertzeko eta planetako izakiekin dugun harremana ulertzeko modu berri bat.

Eleaniztasunerantz

Euskara ardatz izanda hizkuntzen trataera integratu eta integrala bermatzen duena.

Partehartzailea, ekitatiboa eta herrikoia

Hezkuntza komunitatea oinarri, kide guztien esku-hartze aktiboa lortzeko bideak jartzen duen Eskola Hezkuntza Proiektua. Herriaren eta inguruko kultur ondarea ezagutu eta baloratzen duen eskola. Herriak eskeitzen dituen baliabideak ezagutu eta Curriculumarekin lotuz erabiltzen duena. Auzolanaren kulturari jarraituz. Norbanako bakoitzari behar duena eskainiz.

Berritzailea

Erronka berriei aurre egiteko prest dagoen ikastetxea: Etengabeko formazioa jaso eta baliabideakeguneratzen dituen eskola.

Laikoa

Erlijio eta sinesmen guztiekiko errespetuz, eskola laikoa eraikitzea helburu.